
Marka pertsonalaren Brandboard
Proiektu hau diseinatzerakoan, nire nortasuna eta lan egiteko modua islatuko zituen oreka bat bilatu dut.
Lehenik eta behin nire marka pertsonala sortzeko nire Brandboard egin dut, hemen zertaz inspiratu naizen, nire koloreak, tipografia eta haren aplikazioak ipini ditut.
Nire tipografia:
-
Gliker: Logotipoan erabili dudan tipografia nagusia da. Bere forma borobildu eta sendoek modernitatea eta hurbiltasuna transmititzen dute. Ez da iturri arrunt bat; nortasuna du, eta horixe da nire helburua: marka gogorarazterraza izatea.
-
Open Sans: Gorputz-testuetarako aukeratu dut. Oso tipografia garbia eta irakurgarria da, nire lanean gardentasunari eta profesionaltasunari ematen diedan garrantzia islatzen duena.
Nire koloreak:
-
Arrosa: Sormena, dinamismoa eta alde gizatiarragoa ordezkatzen ditu. Proiektu bakoitzari jartzen diodan pasioa eta energia islatzen duen kolorea da.
-
Txokolate iluna: Arrosaren kontraste ezin hobea da. Kolore honek seriotasuna, sendotasuna eta dotorezia ematen dio markari. Arrosaren bizitasuna lurreratzen laguntzen du, emaitza profesional eta orekatu bat lortuz.
