Nor naiz

Pixka bat niri buruz!!!

Kaixo! Andrea naiz, 19 urteko marketin eta publizitate ikaslea Bilbon. Gaur egun Harrobia Ikastolan ikasten ari naiz, eta oso gustura nago aukeratu dudan bidearekin.

Nire interesa batez ere marketin digitalean dago: sare sozialen kudeaketa, edukien sorkuntza eta publizitate onlinea dira gehien erakartzen nauten arloak. Gustatzen zait ideiak sortzea, gauzak probatzea eta markek pertsonekin nola konektatzen duten ulertzea.

Nire burua langilea, konstantea eta arduratsua bezala definitzen dut. Zerbait egiten hasten naizenean, amaitu arte eta ahalik eta ondoen egitea gustatzen zait. Gainera, komunikazio ona eta jarrera positiboa izatea baloratzen ditut, batez ere taldean lan egitean.

Etorkizunean marketinaren munduan lan egin nahi nuke, nire sormena erabiliz eta markei ideia argi, erreal eta originalak eskainiz. Orain nire marka pertsonala lantzen ari naiz, ikasten dudan guztia praktikan jarriz eta pixkanaka nire bidea eraikiz.

foto nor naiz