Publizitatea gure inguruko leku guztietan dago: telebistan, kalean eta, batez ere, gure sare sozialetan. Bere helburua ez da produktu bat erakustea soilik, guregan behar bat edo desira bat sortzea baizik. Askotan, zerbait erosten dugunean, uste dugu erabaki guztiz librea dela, baina publizitateak modu sotilean laguntzen digu marka bat beste baten gainetik aukeratzen.
Markek emozioak erabiltzen dituzte gurekin konektatzeko. Ez digute saltzen auto bat soilik, askatasuna baizik; ez digute lurrun bat saltzen, dotorezia baizik. Emozio horien bidez, lotura berezi bat sortzen da kontsumitzailearen eta produktuaren artean. Horrela, publizitateak gure subkontzientean eragiten du, eta erosketa-unean, ezagunena edo erakargarriena egiten zaigun markara jotzen dugu.
Gaur egun, gainera, publizitatea inoiz baino pertsonalizatuagoa da algoritmoei esker. Horrek esan nahi du ikusten ditugun iragarkiak gure gustuekin bat datozela, eta horrek are gehiago errazten du erosketa-erabakian eragitea. Marketin eta Publizitateko ikasle gisa, garrantzitsua da prozesu hori ulertzea: publizitate onak ez du behartzen, konbentzitu eta lagundu egiten du aukeratzen.
